|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
 |
|
|
|
 |
 |
|
Gure herriko ohiturak bultzatzea eta mantentzea da gure Ikastolaren helburuetako bat. Hori dela eta ikasturtean zehar aktibitate desberdinak antolatzen ditugu eta aktiboki ospakizun desberdinetan parte hartzen dugu.
|
|
|
Bertsolaritza
Igeriketa
Olentzero
Zaharretxe eta psiko-geriatrikoan dantza eta kantu saioa
Santa Ageda Orakunde |
Inauteri besta
Zuhaitzaren eguna
Ikastolaren eguna Irtenaldi / Egonaldiak Eski kanpaina
Korrika |
Ikasturte bukaerako egonaldia
Bertiz
Ibilaldiak
Zuhaitzaren eguna |
|
|
BERTSOLARITZA
Gure ikastolan bigarren ziklotik gora umeek bertsolaritza ikasteko aukera dute. Ikasgai edo asignatura honen helburua, Bertsolaritzarekiko zaletasuna sortzea eta aldi berean hizkuntza aberastea. Astean ordu bat bertsolaritza lantzen dute.
|
|
 |
|
|
OLENTZERO
Eguberri aurretik, olentzero txikia bizkarrean hartuz, Elizondoko bi karrika nagusietatik ibiltzen gara, haurrak egindako opariak banatzen.
Eguberriari hasiera emateko baserritarrez jantzita hor goaz ikasle, irakasle, guraso eta parte hartu nahi duten guziak, Olentzerorekin herria kantuz alaitzen Ikastolako trikitilari eta akordeoilariekin batera. |
|
|
 |
|
|
ZAHARRETXE ETA PSIKO-GERIATRIKOAN DANTZA eta KANTU SAIOA
Elkartasuna eta errespetua landu bidenabar, umeek beraien kantu, dantza eta musika tresnekin, bi egoitza hauetan dauden pertsonak alaitzen dituzte Eguberri bezperetan.
SANTA AGEDA
Ohitura zaharrekin segituz, hurrengo ospakizuna Santa Agedaren bezpera dugu. Arratsaldean zehar ibiltzen gara, zapia lepoan eta makila eskuan dugula kopla zaharrekin herriko bazter guziak pozez betetzen ditugu eskea egin bidenabar.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
 |
|
|
ORAKUNDE Orakunde eguna herriko haur guziekin batera ospatzen dugu.Orakunde egunean ohitura den bezala, meza, jokoak, bazkaria, oilar harrapatzea eta dantzaldia izaten dira. |
|
|
 |
|
|
INAUTERI BESTA
Elizondoko inautetan, Ikastolak (haur guziak, Irakasle eta gurasoak) mozorroen desfilean parte hartzen du. Aintzinetik mozorroak egiteko, dantzak eta karrozak prestatzeko biltzen gara, giro berezia sortuz.
|
|
|
|
|
|
|
 
|
|
|
 |
|
|
IKASTOLAREN EGUNA
Ikasturtea bukatzeko puntuan dagoenean, Ekaineko igande batean Ikastolaren Eguna ospatzen dugu. Ikastolako partaide guztiak giro goxoan bilduz. |
|
|
IRTENALDI eta EGONALDIAK
Eguneroko eginbeharrak pixka bat ahaztu eta elkarbizitzari tartetxo bat eginez, Ikastolatik hiruilabetero irtenaldi bat egiten dugu. Bi ekintza mota uztartuz: ikasi eta ongi pasatu.
Ikasturte bukaeran, bi edo hiru egunetako egonaldiak egiten dira. Haur Hezkuntzakoek, hurbileko aterpetxe batean eta Lehen Hezkuntzakoak leku ezberdinetan: Barria, Lizarra, Azedo, Zuhatza...
Egonaldien helburu bat ikasleen arteko elkarbizitza indartzea da. |
|
|
|
|
| |
|
|
| |
ESKI KANPAINA Ikastolako ikasleek Nafar Gobernuak antolatutako Eski kanpainan parte hartzen dute. Ekintza honen helburua, eskiatzen ikasteaz gain, Erronkari bailara ezagutzea eta bertze herrietako umeekin harremanatzea da. |
|
|
|
|
|
|
|
IGERIKETA Gorputz Heziketako saioak osatzeko, hiruhilabete batean astean behin 6. mailako ikasleek herriko igerilekuan monitore batekin praktikatzen dute. |
|
|
KORRIKA
Bi urtez behin, euskararen alde antolatzen den KORRIKAn parte hartzen dugu. KORRIA TXIKIA antolatuz KORRIKA txikiendako ordu ez egokietan pasatzen denean.
|
|
|
ZUHAITZ EGUNA Urtero Ikastolak mendian zuhaitzak landatzen ditu. Gure haurrek zuhaitzak nola landatzen diren ikasten dute eta ondoren bakoitzak bere zuhaitza landatzen du. Ekintza honen helburu bat haurrek zuhaitzen beharra ezagutzea eta ondorioz, Natura maitatzen eta zaintzen ikastea da. |
|
|
|
 |
 
|
|
|
|
Ikaslearen heziketa osotasunean gauzatzeko bertze jarduerak antolatzen ditugu. |
|
|
|
|
|
Bertso paper lehiaketa Kultur astea Aldizkaria |
Xorroxir irratia Eskulan tailerra Euskara bultzatuz |
|
|
|
|
|
BERTSO PAPER LEHIAKETA
Gure ikasleek bertso zaharrak berreskuratuz eta beraiek asmatutako bertsoekin, urtean zehar inguruan antolatzen diren lehiaketetan parte hartzen dute, horrela beren motibazioa landuz.
|
|
|
KULTURA ASTEA Ikastolan urtero, udaberri aldera Kultura Aste bat antolatzen dugu. Aste honetan umeek, gurasoek eta irakasleek parte hartzen dugu. Kultura astean, gurasoendako eta umeendako ekitaldiak prestatzen dira: Hitzaldiak, Kirolak, Antzerkiak, Tailerrak, Irtenaldiak etab... |
|
|
ALDIZKARIA
Gure orrialde hontan ikasleekegindako lanekin, aldizkari digitala zintzilikatzeko asmoa dugu.
|
|
|
XORROXIN IRRATIA
Ikastolako ikasleek Xorroxin irrati ibiltariak, eskolei eskeintzen dien irratigintza ezagutzeko aukeraz baliatuz, aste batez zuzenean saioak aireratzen dituzte.
|
|
|
|
|
|
ESKULAN TAILERRA
Ikasle ohi baten omenez, eskulan tailer ezberdinak antolatzen dira. Tailer hauek 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduak daude.
|
 
|
|
|
EUSKARA BULTZATUZ Orokorrean euskararen alde antolatzen diren ekitaldietan irakasleak, ikasleak eta gurasoak aktiboki parte hartzen dugu. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|