| ZERBITZUAK: JANGELA eta GARRAIOA · ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK |
 |

JANGELA · GARRAIOA


|
JANGELA Gure ikasleek, ikastetxeko jangelan, bi pertsonen ardurapean, bazkaldu dezakete. Jangela honek bertze ikastetxe publikoek bezala subentzioa erdiesten du. Aste egun guzietan edo egun solteetan bazkaltzeko aukera badago. |
 |
|
 |
GARRAIOA. AUTOBUSA eta IKASTOLAKO GARRAIOA. Ikastolako ikasleek Nafar Gobernuak antolatutako garraioa erabili dezakete. Garraio hau eskuragarri ez dagoen zenbait ikasle garraiotzeko, ikastolak bera, ikasleei egokitutako garraio propioa dauka. Ikastolako eraikuntza batetik bertzera mugitu behar diren ikasleak, aipatutako garraioan, ibiliko dira. 
|
 |
 |
 |
Baztan Ikastolako gurasoek Elkarte bat osatzen dute. Guraso Elkarteak urtean zehar ekintza batzuk antolatu, bidaiak ordaindu eta zenbait ikasmaterial (liburuak, informatikako baliabideak, bideo proiektorea…) erosten du. Hau dena finantzatzeko ikasle bakoitzak hilabetero Guraso Elkarteari kuota bat ordaintzen dio. Guraso Elkarteak Eskolaz kanpoko Kultura eta Kirol jarduerak antolatzen ditu ikasle eta gurasoendako. 
|
IDAZMAKINA
DANTZA
INFORMATIKA TXISTU |
|
FUTBOLA ESKUBALOIA MENDI IRTEERAK KULTUR ASTEA |
 IDAZMAKINA Lehen hezkuntzako hirugarren zikloko umeek makinaz idazten ikasteko aukera dute gure zentroan astean bi egunez. |
 |
 |
DANTZA Ikastolak bere dantza taldea izan dezan, Baztango dantzak ikasteko klaseak ematen dira. Klase hauetara Lehen Hezkuntzako ume guztiak joan daitezke. Dantza saioak, astean bi egunez izaten dira, eguerdi edo arratsaldeetan. |
 |
| |
INFORMATIKA Ordenadorearen erabilera indartzeko, ikasleek astean saio bat izaten dute. |
 |
 |
 |
 |
TXISTU Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko umeentzat txistua jotzen ikasteko klaseak ematen dira astean bi egunez. |
 |
FUTBOLA Guraso batzuk Ikastolako umeendako futbola eta futbitoko entrenamenduak larunbata arratsaldeetan antolatzen dituzte, urtean zehar inguruko bertze taldeekin txapelketak eginez. 
|
 |
 |
ESKUBALOIA LHko 4., 5. eta 6. mailako ikasleek astean saio bat izaten dute. 
|
MENDI IRTEERAK Zenbait igandetan gure umeak, gurasoekin batera, gure bailarako leku zoragarriak ezagutzera ateratzen dira. 
|
 |
 |
KULTUR ASTEA Guraso Elkartea da Kultura Astearen antolamenduaz arduratzen dena, Irakasleen laguntza izanik. |
|
|
|
|
|