IKASTOLAREN IZAERA ETA HELBURUAK · IZENA ETA EGOERA · IKASKETAK ETA ORDUTEGIA · IRAKASLEAK INSTALAZIOAK · IKASLEAREKIKO JARRAIPENA · GURASOEKIKO HARREMANAK

 
 
 

- Ikasleen nortasun garapen osoa bultzatzen da, norberaren ezagutza bizituz, egoera berrien aurrean bere gisa irtenbideak bila ditzan.

- Gure ikasleak euskaraz hezi egiten ditugu eta euskararen eta euskal kulturaren transmisoreak dira, Baztango kultura indartuz, bertze kultura eta herriekiko ulermen eta begirunea izanik.

- Aniztasunean hezi egiten ditugu: Pertsonen aniztasuna (Fisikoa, gaitasunezkoa, sexuzkoa, soziala, ekonomikoa etab...) errespetatuz.

- Jokabide demokratikoak lantzen ditugu: Giza-harremanetan, talde lanetan, adierazpenetan, erabakietan; elkarrizketa, tolerantzia, partaidetza aktiboa, laguntza, kooperazioa, elkartasuna praktikatuz.

- Inguruarekiko begirunea hezi egiten da, eta gure bailara ezagutzeari garrantzia handia ematen diogu.

- Ikastolan gurasoen partaidetza bultzatzen dugu informazioa emanez: hezkuntza arloan (Metodologia, ebaluaketa, etab...); antolamendu arloan (Ordutegia, egutegia, etab...)

- Eta beraien partaidetzari esker, kultur eta eskolaz kanpoko ekintzak (Irteerak, ospakizunak, kultur astea etab...) egite ahal ditugu.

   

 
 

Izena: BAZTAN IKASTOLA

EGOERA JURIDIKOA

Baztan Ikastola Ikastetxe Publiko Munizipala da.

Baztango Udala da bere titularra eta Nafarroako Gobernutik diru laguntza jasotzen du.

Publikoa baita, hezkuntza dohainik da.

HIZKUNTZ EREDUA

“D” eredua (euskaraz). Gure zentroan Ikaskuntzan zein Irakaskuntza prozesuan Euskara izanen da komunikatzeko tresna nagusia.

 
 
 

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako zentroa da.

UNITATEAK ETA ZIKLOAK

Haur Hezkuntzako bigarren zikloan — 3 unitate.

Lehen Hezkuntzako 1, 2, 3. zikloetan — 6 unitate.

Denetara — 9 unitate.

ORDUTEGIA

Egunero goizez 9,30etatik 13etara eta arratsaldez 2,30etatik 4,30etara.

Asteazkenetan 9,30etatik 13,30etara.

Astean behin gurasoek tutorearekin egoteko aukera izanen dute arratsaldeko 5etatik 6etara.

Eguna kurtso hasieran zehaztuko da.

 
 
 

HAUR HEZKUNTZAN

Hiru irakasle Haur Hezkuntzako espezializatua.

LEHEN HEZKUNTZAN

L.H.ko sei irakasle.

Irakasle bat Atzerritar Hizkuntzako espezialitatearekin (Ingelera)

Musikako irakasle bat.

Orientatzailea (Psikologoa).

Gorputz heziketarako irakasle espezializatua.

Irakasleri osoa Euskararen Gaitasun Agiria (E.G.A.) tituluarekin.

 
 
 
 

Baztan Ikastola 2 eraikuntzatan dago. Batean Haur Hezkuntza ematen da eta bertzean Lehen Hezkuntza.

Haur Hezkuntzako eraikuntza Ikastolako Parkean dago. Bi solairu ditu eta bertan daude Ikasgelak, Psikomotrizitate gela, Irakasle gela, Komunak eta Guraso Elkartearen egoitza.

Lehen Hezkuntza Benito Menni zaharretxearen ondoan dago eta 3 solairu ditu. Bertan Ikasgelak, Bulegoak, Irakasle gela, Liburutegia, Eskulan Tailerra, Zientzia Laborategia, Ikus-entzumeneko gela, Informatika gela, Komunak, Jangela, Gimnasioa eta Jolastokia aurki ditzakegu.

   
 
 
 

Adaptazio prozesuak duen garrantzia ikusita, ikasturte hasieran lehenengo bi asteetan hiru urteko haurrak bi taldetan banatzen dira (haur kopuruaren arabera) eta gurasoekin gelan egoteko aukera dute.

Aste hauetako ordutegia ere murriztzagoa da: goiza bi lan saiotan zatituz bi taldeak pasatzeko.

Adaptazio prozesu honen helburua, umeei segurtasuna eta konfiantza eskaintzea da, giro lasai eta erlajatu batean. Pixkanaka pixkanaka gelako lagunekin harremanetan jartzea. Ikasgela eta bertako materiala ezagutzea.

Ikasleek ezaugarri, izaera, gaitasun desberdinak dituztela jabeturik astean behin, arratsaldeko saioak bukatutakoan, tutoreek errefortzu saioak gauzatzen dituzte.

Aldi berean irakasleak udako ikastaldiak koordinatu eta diseinatu egiten ditu. Lan hau ariketa pertsonalizatuen bitartez, lan bideratuak edota irakasle batekin emandako klaseekin gauzatzen da.

   
 
 

Ikasturtearen hasieran Bilera Orokor bat izaten da guraso guziekin kontaktuan jartzeko. Bertan ikasturteko plangintza, egutegia eta Irakasleen aurkezpena egiten da.

1. Hiruhilabetean maila bakoitzeko irakaslea bertako haurren gurasoekin elkartzen da (urria aldera). Bilera honetan umeek jarraituko duten programa, metodologia etab. aurkezten da.

Honetaz gain hiru hilabetetik behin eta banaka, haur bakoitzaren prozesuari buruz hitz egiteko gurasoekin biltzen da. Bilera honetan gurasoei umeen informea banatzen zaie. Informe horretan landu edo lantzen ari diren aspektu guziak agertzen dira eta umeak izan duen eboluzioa isladatuko da.